Orriak

Oñati


Gipuzkoako hego-mendebaldean dago Oñati. Bergara, Arrasate eta beste herri txikiago batzuekin batera, Debagoieneko eskualdea osatzen du. Herrigune osoa mendiz eta muinoz inguraturik dago ibarzabal batean, eta badirudi hortik datorkiola izena; izan ere, muino askoko lekuaesan nahi du.

Euskal Herriko erdigunean dago kokatuta, Donostiatik 73 kilometrora, Bilbotik 64ra,Iruñeatik 101era eta Gasteiztik 52ra.

Oñatik 108,2 kilometro koadroko azalera du eta Gipuzkoako udalerririk zabalena da. Altuerari dagokionez, itsasotik 231 metrora dago hirigunea, baina auzo batzuk gorago daude: Arantzazu, esate baterako, ia 700 metrotan da eta udalerriko gunerik garaiena, Artzanburu mendigaina, 1.368 metrotan.

Oñatik 13 baserri-auzo ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña.

2007ko urtarrilaren 1ean egindako errolda zuzenketaren arabera, 10.951 biztanleditu Oñatik (2011 urteko errolda).

Bertako klima Ozeaniar epela da, nahiz eta goialdean Mendiko klimaren eragina sumatu. Udak epelak eta neguak leunak dira, 10 eta 22 gradu zentigradu arteko tenperaturekin.

Industria da herriko ekonomiaren ardatz nagusia, ondoren zerbitzuak eta azkenik lehen sektorea edo nekazaritza.

Bide sarea 


Oñatiko udalerria inguruko herriekin lotzen duen errepidea GI-2630 dugu. Bide hori, San Prudentziotik Zumarragaraino doa, Oñatiko harana zeharkatuz, eta gainontzeko bide sareekin egiten du bat. Errepide hori ardatz garrantzitsuena izanik, beste bide bat Arantzazura doa, eta garrantzi gutxiagoko beste batek Zañartu harana zeharkatzen du, Urrexolaraino iritsiz.

GI-2630 errepideak lotuneak ditu San Prudentzion eta Zumarragan: San Prudentzion Debagoienako errepide garrantzitsuenarekin (GI-627) egiten du bateta, beste muturrean, Zumarraga aldean, beste sareko errepideekin.
Google maps

Ospakizunak eta jaiak 


Korpusa-k, Ertaroko jaiak

Oñatiko jaiek erro sakonak dituzte kultura tradizionalean. Erlijio/nekazal ziklokoak dira oraindik ere ardatzak: Gabonak/Olentzero, Iñauteriak, Korpus eta San Migel/Errosario eguna. Lehenengo biak ohiko ereduei jarraiki antolatzen dira, eta azken biak izaten dira bitxienak eta berezienak.


Korpusa (Gorpuzti Eguna) Erdi Aroko jai xumea zen hasieran, baina XVI. mendetik aurrera liturjia katolikoaren jai garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Prozesioan, bai Oñatin eta baita gainontzeko lekuetan ere, irudien "pasoak" ez ezik fartsa eszenifikatuak ere garatzen ziren gurdien, musikarien, dantzarien, kofradien, gremioen, agintari zibil eta erlijiosoen eta abarren inguruan, eta hori guztia barrokoak ezaugarri zuen koreografi-zentzuaz egiten zen. Korpusa ez zen, beraz, gaien erakusketa geldoa, antzerki-emanaldi bizia baizik.

Gaur egun tramoia haren aldaera sinpleagoa egiten da Oñatin, baina hala eta guztiz ere, ikusgarria izaten da. Alderdi erlijioso hutsez gain, hiru elementu ditu ospakizunak oinarritzat: lehenbizi Aldareko Jaunaren Kofradia, bertako partaideek kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzean desfilatzen dutela; Jesukristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatzen dituztenak, pelukak, maskarak eta bestelako jantziak daramatzatela (Udalerriko zaindaria den Arkanjelua, dotoretasun eta militar kutsu handiz); eta, bukatzeko, dantzariek, errespetuaren eta alaitasunaren irudiak, ematen diote bukaera prozesioari. Kontrapasa, makildantza eta arkudantza begietarako gozagarri izateaz gain, garrantzia handikoak dira etnografiaren ikuspuntutik.