Orriak

Aro Modernoan euskal lurraldeetan gehien eragin zuten pertsonaien biografiak

Idahoko (Ameriketako Estatu Batuak) Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikastegiko James Solokoetxe ikertzailea, azken hamar urteetan, Euskal lurraldeak Aro Modernoan ikertzen aritu da. Jatorri euskalduneko historialari horren arabera, honako pertsonaia hauek izan dira Aro Modernoan euskal lurraldeetan gehien eragin zuten emakumeak eta gizonak:





Henrike III.a Nafarroakoa (Paue, 1553 - Paris, 1610)

Joana Albretekoaren semea, Nafarroako (1572-1610) eta Frantziako errege (1589-1610) izan zen.

Nahiz eta katoliko bataiatua izan, amak fede protestantean hezi zuen. Erlijio arteko gerrari amaiera emateko, 1570ean, Henrike eta Frantziako erregearen arreba Margarita Valoiskoaren arteko ezkontza adostu zen (senarra higanota (protestantea) eta emaztea katolikoa zen). Joana Albretekoa hil zenean, Nafarroako errege izendatu zuten. Eta Frantziako erregetza eskuratzeko bere sinesmen protestantea alboratu eta berriz katolizismora konbertitu behar izan zuen. Henrike IV.a Frantziakoa izena hartu zuen.


Katalina Medici (Florentzia, Italia, 1519 - Blois, Frantzia, 1589)

Italiar noble familia bateko kidea, Frantziako Henrike II.a erregearekin Add captionezkondu zen. Bere hiru seme, Frantzian gerra zibil eta erlijiosoak zeuden garaian, errege izan ziren. Hirurak errege zirela hil ziren eta haien anaiak adinez nagusiak izan bitartean bera izan ohi zen Frantziako behin-behineko erregina. Frantziako prostestanteen kontrako neurri oso gogorra ezarri zituen eta Frantziako protestanteen kontrako sarraski askoren erruduntzat hartu izan zen.






Pedro Agerre “Axular” (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644)

Sarako erretore katolikoa izen zen Axular. Gero liburua argitaratu zuen 1643an. Lapurtera klasikoaren gailurtzat hartu izan da liburu hori. Lan erlijioso horren sarreran Axularrek Etxauzko jauna, apezpikua zena, goraipatzen du, protestantismoari aurre egin zion buruzagitzat jotzen zuen.



Bertrand Etxauz (Baigorri, 1556 – Tours, 1641)

Erlijioso, politikari eta euskal kultur eragilea izan zen. Baionako apezpiku katolikoa zela, Zugarramurdiko sorginen kontrako prozesuan parte hartu eta bost apaiz ez hiltzea lortu zuen. Frantziako erregearen kontseilari eta Tourseko artzapezpikua izendatu zuten.

Axular Sarako erretore egin zuen eta “Sarako eskola” deitutako euskal idazle taldea ere bere babespean sortu zen.


Joana III.a Albretekoa (Paue, 1528 – Paris, 1572)

Nafarroako erregina izan zen (1555-1572). Bere erregealdian borroka politiko eta erlijioso gogorrak gertatu ziren.

Alde batetik, izugarrizko ahaleginak egin behar izan zituen Nafarroako Erresuma (ordurako gaur egungo Nafarroa Beherea zena) mantentzeko, Frantziaren eta Espainiaren asmoen aurrean. Joanak inoiz ez zion uko egin, Nafarroa Garaiarekin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta haren agintaldian, Espainiako Filipe II.arekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro.

Bestalde, garaiko erlijio-gatazkan murgilduta izan zen. Bere erregealdian katoliko eta protestante erreformatzaileen artean liskarrak maiz gertatzen ziren. Giro hartan, 1560. urtean, Nafarroako erreginak erlijio katolikoa utzi, eta protestante bilakatu zen, kristautasunaren ideia hobe mantentzen zuelakoan. 1561n, agindu bitartez protestantismoa bere lurraldeen erlijio ofizial moduan ezarri zuen. Joana III.a erreginak pentsatu zuen erlijio-ideiak herritarrengan hedatzeko eta sustraitzeko, Euskal Herrian, euskara zela erabili beharreko hizkuntza, eta horretan oinarrituz Leizarragari agindu zion Testamentu Berriaren euskarazko itzulpena egiteko. Euskaraz argitaratutako lehen erlijio-liburua izan zen.

Joana Albretekoa kultura handiko emakumea izan zen eta bere oroitzapenak idatzi eta argitaratu zituen.

Joanes Leizarraga, Jesus Krist Gure Jaunaren
Testamentu Berria, Arroxela, 1571
Joanes Leizarraga (Beskoitze, 1506? - Bastida, 1601?)

1559an eliza katolikoa utzi zuen protestantismoarekin bat egiteko, eta espetxeratu egin zuten. 1571n, protestantismoa zabaldu asmoz, Joana III.a erreginak Leizarragari agindu zion Testamentu Berriaren euskarazko itzulpena egiteko. Erlijio-ideiak herriarengan hedatu eta sustraituko baziren, Euskal Herrian bederen, euskara zen sasoi hartan erabili beharreko hizkuntza. Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izan zen. Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria itzulpen horretan agertzen da lehen aldiz "Euskal Herria" hitza argitara emanda, eta ahalik eta euskaldun gehienengana iristeko, liburuaren sarreran euskara batu baten beharra aipatzen du:

"Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki euskal herrian kasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den: razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari jarreiki izan gatzaitza, eta ez xoil edozein leku jakineko lengoaje bereziri…"


Joanes Suhigaraitxipi "le Coursic" (Kortsario txikia) (Baiona, XVII mendearen erdialdea - Ternua, 1694)

XVII. mendean, euskal kortsarioen urrezko aroko kortsariorik famatuenetakoa izan zen. Suhigaraitxipik XVII. mende hondarrean fragata bakar batekin, sei urtean, ehun itsasontzi harrapatu zituen. Azken urteetan Ternuatik itzultzen ziren baleontziak babesten zituen eta han hil zuten 1694. urtean.

Frantziako erregearen kortsarioa izan zen eta egin zituen balentria eta zerbitzuei esker, noblezia tituluak jaso zituen. Izan ere, erregeak “kortsario patenteak” ematen zizkieten kortsarioei, kortsariotzarako baimena jasotzen zuten. Kortsarioak itsaslapurrak ziren, baina erregearen soldatapekoak. Horrela, erregeek haien etsaien ontziak harrapatzeko baimena ematen zien, eta harrapatutakoa hiru zatitan banatzen zen: parte bat erregearentzat, beste bat ontziaren jabearentzat eta hirugarren partea ontziko gizonen artean banatzen zen. Horrela, kortsarioek etsaien merkataritza eten eta lapurretak egiten zizkieten; baita etsaien ontziei gerra deklaratu ere.

Kortsarioek haien lurraldeetara hainbat onura ekartzen zituzten; besteak beste, harrapatutako salgaiak saldu zitzaketelako eta XVII. mendean euskal itsasgizonen artean ohiko lanbidea zelako.

Suhigaratxipiren fragatak, "Légère" izenekoak, espainiarren eta Herbehereen aurka kortsariotzan aritzeko baimena zuen. Eta Ziburuko Zokoako portutik atera ohi zen fragata horrekin, sei urteren buruan, ehun ontzi harrapatu zituzten eta zortzi hilabetean, erregearen fragaten laguntzaz, ehun eta hogeita bost. Balentriarik ospetsuenetako bat 1692an gertatu zen Donostian, Herbehereetako belaontzi baten aurka. Donibane Lohizuneko portua bere harrapakinez bete zuenez, Baionako gobernadoreak Luis XIV.ari gutun bat bidali zion esanez, erregeak Donibanen ostatu hartzen zuen etxetik Zibururainoko bidea estaltzeko adina ontzi harrapatu zituela.

Henry Morgan (Llanrumney, Gales, Ingalaterrako Erresuma, 1635 – Lawrencefield, Jamaika, 1688)

Britaniar Itsas Armadako ofiziala eta kortsarioa izan bazen ere, bereziki Karibe itsasoan egindako pirateria jarduerek eman zioten ospea. Espainiar erresumak Karibe eskualdean zituen kolonien kostaldetan jardun zuten itsaslapur edo pirata arriskutsuenetakoa zen.

Piratak erregeen baimenik gabe itsasoan lapurtzen zuten pertsonak ziren. Gehienetan, nazioarteko urak izaten ziren haien ekimenen lekuak, inorenak ez ziren uretan aritzen baitziren. Itsasontzietako zama ostu eta sarritan bidaiariak esklabo hartzen zituzten. Harrapatzen zituzten ondasunak osoki haientzat jasotzen zituzten.


Maria Igartza (Beasain, 1546 - Beasain, 1564)

Maria Igartza, Beasaingo Igartzako jauregian jaio eta hil zen. Aita Joan Lopez Amezketakoa, Amezketa, Igartza eta Altzagako Jauna zen eta Maria haren maiorazkoa, anaia zaharrenak buruko gaixotasuna zuelako. Hemezortzi urte zituela, larri gaixoturik, eta oinordekorik gabe, bere ondasunen testamentua egin zuen. Testamentuan, ondasun guztiak, bai jauregia, errota, burdinola, dolarea eta ospitalea, bai errentan zituen baserriak ere, bere senar Joan Lopez Bereziartuarentzat utzi zituen, abokatua izanik, ondasunak ongi zainduko zituelakoan.





Bernart Etxepare ( Sarasketa, Nafarroa Beherea, 1493 inguru- ?)

Nafarroa behereko Sarasktan jaio zela uste da, 1475 inguru,euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen.

Bere bizitzari buruzko berri askorik ez badugu ere, Eiheralarreko erretore ( 1518) eta Donibane-Garaziko bikario izan zela ezagutzen da.

Nafarroako erresuman, 15125ik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion, agirietan frogatzen denez, 1516n Henrike II, a Nafarroakoak Donibane setiatu zuenean Etxepare han zen. Poema batean azaltzen duenez, preso egon zen Biarnon Nafarroako erregearen mende, segur aski Gaztelako erregearen alde egin zuelako.. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten. Beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.

Etxepare izan zen euskaraz inprimatutako lehen liburuaren egilea: Lingua Vasconum Primitiae, Bordelen 1545ean argitaratua. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.

Hamabost poemaz osatutako bilduma bat da, 52 orrialde guztira, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin Poematako gaiak erlijiozkoak, amodiozkoak, autobiografikoak, euskarari buruzkoak dira. Euskara, Garazikoa da ia oso-osorik, eta neurkerari dagokionez, gehienetan, 15 silabako bertso-lerro luzeak ontzen ditu bi ataletan banatuak. Bertso- moldea eta gaien erabilera herrikoia da erabat, eta antz handia du lirika herrikoiarekin.