Orriak

Amerikako museoan erakusketa

'Mexikoren konkista' bildumako XVIII. mendeko margolanen erakusketa inauguratuko zen astelehenean Madrileko Amerikako Museoan

Astelehenean Mexikoren konkista bildumako 24 margolanen erakusketan besteen artean “Mexikoren konkista: Hernan Cortes Tabaskoko indiarren aurka borrokan” margolana ikusi ahal izango da. Madrileko Amerikako Museoko erakusketa hori Rafael Tovar-ek, Mexikoko Kultura eta Arteko Kontseilu Nazionaleko (Consejo Nacional para la Cultura y las Artes) presidenteak, inauguratuko du. Kobre gainean olioz eginda dauden pintura horien egilea ezezaguna da, 1783an margotu ziren; 66,2 cm-ko altuera eta 49,2 cm-ko zabalera dute. Adituen arabera, Mexikoko konkista islatzen duten artelanik onenetakoak dira.